XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

"a" artikuluaz bukaturikoak: "Iruñea"

(Honen eredukoak dira guzti hauek:

Bizkaia, Azkoitia, Azpeitia, Zigoitia, Basaburua, Ermua, Mallabia, Pasaia, Deustua.

a hori egiazki mugatzailea da eta edozein izen sintagma mugatzailedunen deklinabidea dute eredu honetako izen hauek: mendian/Iruñean, baina mendiko/Iruñeko)

"a" artikuluaz bukaturikoak: "Donostia"

Honoko hauek ditugu bukaerako -a beti gordetzen dutenak: Donostia, Getaria, Gipuzkoa, Nafarroa, Zuberoa, Aezkoa, Errenteria...

Bestalde, zenbait leku izenek kontsonanteren bat gal dezakete, fonetikak hala eskaturik.

Adibidez: Zarautz + -ko= Zarauzko


Absolutua: Iruñea; Donostia
Partitiboa: Iruñerik; Donostiarik
Ergatiboa: Iruñeak; Donostiak
Datiboa: Iruñeari; Donostiari
Inesiboa: Iruñean, Donostian
Leku genitiboa: Iruñeko; Donostiako
Adlatibo soila: Iruñera(t); Donostiara(t)
Hurbiltze adlatiboa: Iruñerantz; Donostiarantz
Muga adlatiboa: Iruñeraino; Donostiaraino
Ablatiboa: Iruñetik; Donostiatik
Genitiboa: Iruñeren; Donostiaren
Soziatiboa: Iruñearekin; Donostiarekin
Instrumentala: Iruñeaz; Donostiaz
Motibatiboa: Iruñea(ren)gatik; Donostia(ren)gatik
Destinatiboa:

- Genitiboaren gainean eraikia: Iruñearentzat; Iruñearendako; Donostiarentzat; Donostiarendako

- Inesiboaren gainean eraikia: Iruñeko; Donostiako

- Adlatiboaren gainean eraikia: Iruñerako; Donostiarako

- Banatzailea

- Prolatiboa: Iruñetzat; Donostiatzat; Iruñetako; Donostiatako

ARIKETAK

Erantzuna eman, parentesian duzun leku izena deklinatuz.

a. Nongo maisua izan zen zuen aitona? (Ermua)

b. Nondik zetozen enarak? (Tunisia)

d. Zertaz ari dira? (Iruñea)

e. Nora joango zarete? (Mallabia)

f. Non ari dira bideak konpontzen? (Aramaio)

g. Zertzat hartu zuten herri hura? (Basaburua)

h. Nongo hiriburua da Maule? (Zuberoa)

i. Nongo jaietan gertatu zen istripua? (Elgoibar)

j. Noraino iritsiko dira txirrindulariak? (Zumaia)

k. Non dira jaiak orain? (Trapagaran)